ETIOPIA VI

Ibili Kaleak – Kaleko Argazkilaritza

Artikulu hau 3 hizkuntzatan dago irakurgai:

Euskara | English | Castellano

Sarrera

Hilabete batzuk pasa ziren lehenengo aldiz ideia okurritu eta benetan fundazioarekin kontaktuan jarri nintzen arte. Denbora horretan, inkonszienteki, hainbat motibazio eta hausnarketa lantzen joan nintzen, aurrerago proiektua aurrera eramateko balio izango zizkidatenak. Denbora bat neraman iniziatiba sozial batekin elkarlana egiteko gogoz eta bidai eta argazkilaritza konbinaketa nire azken urteetako zaletasun nagusia bihurtuak ziren. Horrela, GKE txiki bat, hurbila eta Etiopian aritzen zena aukera ezinhobea iruditu zitzaidan; askoz gehiago pentsatu gabe, email bat idaztera animatu nintzen.

“Hau izan da zalantzarik gabe orainarte egindako argazkilaritza proiekturik zailena.”

Zeregin on bategatik denbora eman nahi izatea, kontinente berri bat ezagutzea edo ohizkoak ez ziren opor batzuk egiteaz gain, baneukan ordurarte onartu nahi ez nuen beste motibazio bat. Argazkilaritza proiektua hilabete gutxi batzuk lehenago nuen berrartua eta oraindik ez neukan konfiantza nahikoa zera esateko, kaleko argazkilaritzan herrialde azpigaratu batean aritzeko gogoa nuela.

Sentsazioak: Zu, ¡Farenji!

Etiopiara iritsi eta egunean bertan paseo bat ematera atera nintzen hiria ezagutzen hasteko. Oraindik kamera motxilatik atera gabe, zirkuluak eginez ibili nintzen, galdu gabe, nire kideak (Ana eta David) lanean zeuden eraikuntzaren inguruan. Orduan konturatu nintzen Etiopian argazkilaritza praktikatzea ez zela bat ere erraza izango.

Kaleko argazkilaritzak, izatez, beste arlo batzuk baina zailtasun handiagoak ditu; estilo honen oinarria, gende eta egoera arruntak modu ezohikoan fotografiatzea da. Beste argazkilaritza motetan ez bezela bat-batekotasuna bilatzen da eta horregatik argazkiak inoiz ez daude prestatuta edo sujetuak ez daki fotografiatua izaten ari denik. Horrela, Bartzelona, Paris edo Europako beste edozein hiriburutatik paseatzen bazabiltza oso erraza da anonimatuan kamuflatzea, turista moduan hiria erretratatzen ari zarela itxura eginez.

Laister jakin nuen alabaina Etiopian gauza oso ezberdina izango zela. Bertan, arreta zentroa ez ziren monumentu edo eraikuntza postmodernistak, baizik eta kaletik zebilen kanpotar txuri bat, zeinek begirada guztiak jasoko zituen eta zein espaloi eta tabernetatik deituko zuten (tonu adiskidetsu-burlari batekin):

¡farenji, farenji!

Egunerokoan jasotako oharrak, 23/05/2019:

“Sentsazioa arraroa izan da; kamararik gabe, begiratu besterik ezin nuen egin, alabaina, ni nintzen begiratuena…”

Egoeran honetan egonda ere, banekarren nirekin “gogoa”, edo hobeto, “presioa” deitu genezakeen zerbait; lan on bat egitearena, Etiopiatik argazki-sorta on batekin itzultzearena. Bigarren egunetik aurrera beraz, motibazioa beldurraren gainetik ezarri behar izan nuen eta kamara eskuan nuela, kaleetan zehar ibili nintzen; Wukro eta Mekeletik, Aksumen, edo Danakileko basamortuan, ahalik eta argazki hoberenak ateratzeko gogoz.

Morala eta zure iritzia

Nahiz eta GKE batekin lanean ibili, ekintza on bat egiten saiatu edo asmo hoberena izan, adibidez, nire kamarak balio duenarekin Etiopiako familia batek aste batzuetan zehar biziraun ahalko luke. Ideia honek, hasierako premisak zalantzan jartzen ditu halabeharrez, eta horrelako abentura batean sartzeko motibazioen inguruan hausnarketa egitera bultzatzen gaitu. Benetan kausa batean sinesten dugulako egiten dugu edo gehiago da guregatik? benetan lagungarria da kooperazioa edo gu hobeto sentiarazteko modu bat da?

Galdera hauei modu aske eta anonimoan erantzuteko aukera duzu hemen:

    Hainbat egun igaro nituen Mekeletik, bakarrik, noraezean: Merkatuak, kaleak, unibertsitatea edo aldenduago zeuden auzoak bisitatuz, non galdera hauei buruzko gogoeta egiteko denbora izan nuen. Biziki behatu nuen, pertsona ezezagunak erretratatu nituen beraien onespenik gabe, baita adingabeei egin nizkien argazkiak; eta nahiz eta hau guztia benetan gustoko dudan, ekintza hauek moralaren mugetatik at dauden zalantzan jartzea ezinbestekoa egiten zait. Hausnarketa ez da erraza, eta ez neukan iritzi neutral bat emateko gogoa; horregatik utzi dut textu libreko eremua pixka bat gorago, modu anonimoan zuren ideiak bidali eta zorionez, nahikoak jasotzen baditut, beste artikulu bat idazteko, kooperazio internazionala eta argazkilaritzan oinarrituta.

    “When you take a picture, you are taking something”

    – Argazki bat hartzen duzunean, “zerbait” hartzen ari zara –

    Irteerak eta nire argazki gogokoena

    Nahiz eta ezer ez antolatuta eduki, egia da tamalgarria izango zela Etiopiaraino joatea hiri bakar bat ezagutzeko. Horrela, ustekabean, bi irteera egiteko aukera eduki nuen: lehenengoa Abuna Yematara, mendi baten puntako arroka barruan dagoen eliza bat; eta bigarrena Danakileko depresiora, munduko leku baxu eta babesgabeenetakoa.

    Iritsi eta bigarren egunean, dagoeneko ostirala, zerbait hartzeko geratuak ginen. Bertan ezagutu nituen Conchi eta Elena, Madrilgo bi mediku, zeintzuk formakuntza ematen ari ziren hospitaleko amatasun sailean. Beraiek dagoeneko antolatuta zeukaten asteburuko plana; larunbatean bertan iparralderuntz zijoazten, Aksumera, igandean Abuna Yemata bixitatzeko. Aukera paregabea zen, beraz, asko pentsatu gabe beraiekin joatea erabaki nuen.

    Mekele eta Aksum arteko bidaia ikusgarria izan zen: ia 5 ordu paisaia menditsuetatik non mendi-hegal guztiak terraza moduan moldatuta zeuden. Herrixka ugari zeharkatu genituen eta bide bazterrean ibilian zebiltzan ehundaka oinezkoekin gurutzatu ginen. Bidai honetan izan zen nire argazki faboritoa atera nuenean. Adwa mendikatearen aurrean egin genuen geldialdi batean izan zen, zeintzuk Hatsure Tsion bezala ezagutzen dira (Zioneko hesia).

    Eliza zegoen eskuz zulatutako kobara iristeko, mendi punta puntan, eskalatu ere egin behar izan genen, paretetako batean soka eta guztiz erabiliz. Elizara sartzeko 5 metroko luzera eta metro eskaseko zabalera zuen azken pasagune bat igaro behar zen, zeinek ez zeuen inolako baranda edo segurtasun neurririk ezkerretan irekitzen zen dozenaka metrotako amildegitik babesteko.

    Hitzeiz zaila da azaltzea, beraz, interneten aurkitu dudan bideo ikusgarri bat uzten dizuet ulertu dezazuen:

    Egonaldiko bigarren astebururako tour bat erreserbatu nuen Danakilgo depresiora, itsas mailaren azpitik 120 metrora dagoen gatzezko basamortu bat, lurreko leku latzenetako bat. Froga moduan nire egunerokoan jasotako oharrak: 42ºC arratsaldeko 18:45 etan eta 33ºC goizeko 6etan. Horrela, basamortuan lo egin genuen gaua aire zabalean pasa genuen, hamaka batzuetan, maindire ezta mantarik gabe, zeru izartu baten azpian.

    AK-47 bat zeraman zaintzaile batek gidatuta, ur termaleko gune bat bixitatu genuen ere (ur oso toxikoak ziren alabaina, zituzten sulfuro eta metal kopuru altuen ondorio). Bertatik 4×4 batean sumendiruntz abiatu ginen, sabana moduko bat zeharkatuz, non ostruka eta gazelak ikusi ahal izan genituen, han eta hemen sortzen ziren hauts eta hondarrez osatutako tornadoekin batera. Bigarren gaua kez betetako Erta Ale sumendiaren mendi-magalean igaro genuen, zeinen kraterra egunsentian bisitatu ahal izan genuen. Gidari ausartak, amildegitik zentimetro gutxitara, beraien eskua eskeintzen zuten, behekaldean, ke lodiaren atzean ezkutatzen zen laba zatitxo batera begiratu ahal izateko.

    ¿Rastafariak?

    Amaitzen joateko, interesgarria iruditu zait bidaia prestatzen nenbilenean gehien arritu ninduen bitxikeria partekatzea. Lagun bati Etiopiari buruz hitzegiten hasi eta bat-batean zera esan zidan: Etiopia, Rastafarien agindutako lurra!

    Rastafarismoa:

    1920 aldean Marcus Garveyek, mogimendu panafrikanoaren liderra eta Jamaikako heroe nazionalak, errege afrikar bati buruz hitz egin ohi zuen, bere jarraitzaileei esanez: “Afrikara begiratu, non errege beltz bat koroatua izango da eta salbatzaile bihurtuko da.”

    1930eko azaroaren 2an, Ras Tafari Makonnen enperatzaile izendatua izan zen Haile Selassie I izenpean. Gertapen hau Marcusen profezia bete izana bezala ulertua izan zen eta ondorioz Selassie zela esandako mesiasa. Rastafariek beraien izena Ras Tafaritik hartu zuten eta enperatzailea lurrean  jainkoaren (Jah) presentzia fisikotzat hartu zuten.

    Informazio-iturria eta info+ (gaztelaniaz): https://www.derasta.com/rastafarismo/

    Proiektuaren amaiera, abenturaren amaiera

    Dagoeneko ia urtebete pasa da Etiopian egon nintzenetik eta bada garaia proiektua isten joateko. Naiz eta urte hasieran 38 argazki eta hainbat azalpen kartelez osaturiko erakusketa prest genuen, egoerak ez digu erakusketa zabaltzeko aukera eman. Dena den, gauzak normaltasunera itzultzean, berriro saiatuko gara, baina interesatua dagoen leku edo pertsonarenbat ezagutuko bazene, eskertuko genizuke bukaeran aurkituko duzun formularioaren bidez gurekin kontaktuan jartzea.

    Gogoratu ere artikuluetan dauden argazki guztiak salgai daudela eta irabazi guztiak fundazioarentzat (www.etiopiautopia.org) izango direla, Etiopiako Tigray eskualdean proiektu humanitarioak garatzen jarraitu ahal izan dezaten.

    Hau da beraz Etiopia sagako prestatua nuen azken artikulua eta esker onak ematen amaitu nahi nuen: Etiopia Utopia fundazioari, bizipen hauek beraiekin partekatzeko aukera emateagatik; eta bereziki Garaziri, nere zalantza guztiak erantzun eta proiektu osoan zehar beti hor egoteagatik nere mezu eta emailak edozein egun eta orduetan jasota ere.

    Extra: Opiniones recogidas

    La actividad cooperante, a mi juicio, comporta la aceptación de dos hechos diferentes y contrapuestos. Por un lado la aceptación de dos realidades incontestables: la existencia de una fractura que divide radicalmente a la sociedad en una minoría dominantes y una mayoría de dominados y la necesidad de la facción dominante de que ese brecha se mantenga o incluso se agrande para  seguir manteniendo su privilegios. Y en el otro extremo tenemos la voluntad de mitigar el sufrimiento de la facción dominada por parte de sectores solidarios de la sociedad dominante.

    Así pues la pregunta es: ¿La solidaridad es un remedio o tan solo un paliativo?

    Anónimo (1).

    No creo que sea posible separar las diversas motivaciones que nos llevan a realizar una acción social o humanitaria. ¿Qué significa hacerlo de forma genuina? ¿Hacerlo de manera inconsciente? ¿Valorar más lo que se aporta a otros que lo que aporta a uno mismo? Considero que pocas personas realizan un análisis tan profundo.
    Yo creo que se trata de un círculo virtuoso. Una situación "win-win" que nuestro inconsciente identifica. Ayudamos porque nos hace sentir bien a nosotros y porque les hace bien a los demás.
    Es posible que la crítica hacia estas actitudes no sea más que el reflejo en los demás del propio ego.

    Anónimo (2).

    Oso zaila iruditzen zait bota dezun galdera erantzutea. Askotan pentsatu det eta oso zaila iruditzen zait. Nola jakin guregatik egiten dugun edo ez? Are zailago...nola egin guregatik ez bada? Nere buru-gorputzetik atera beharko nintzateke argi eta garbi neregatik zerbait ez egiteko... Beti daukagu arrazoi bat gauzak aurrera eramateko, erabaki bat edo beste izanik. Baina erantzun global bat lortu det neretzako... Ea balio dizun.
    Kasu honetan, galdera da: benetan laguntzen dugu horrelako asoziazio eta ekintzetan parte hartzen? Edo, zuk esaten dezun bezela, nere lasaitasunerako egiten det?

    1. Sakonki aztertzen badegu, agian gizarte bezela ekin beharko genuke eta beste herrialde batzuk zapaltzeari utzi beharko genioke. Kritikoa naiz hobekin: Azpigaratuak? Gure erruz modu ezberdinean garatuak esango nuke. Beraien aberastasuna lapurtu eta azpigaratu deitzen ditugu... Orduan, guk azpigaratzen ditugu... Beraien aberastasuna gizarte bezela kentzen badiegu, gizarte bezela bakean utzi beharko genituzke. Baina, indibiduo bezela, bakarka eragin handirik ezin degu izan. Edo eragin hau ez da nahi bezain azkarra izango. Zer egin kasu honetan? Kontsumo arduratsu bat izan dezakegu, edo ez-kontsumo bat...desazkuntzaruntz eta bertakotasuneruntz jo beharko genuke agian.
    2. Aurrekoa onartuta, hau da, indibiduo bezala erantzun azkar eta handia lortzea zaila da baina ahal dugun einean lan eginda (kontsumoa batez ere). Zergatik ez lagundu? Partekatu dezun bezelako proiektuek autogestioa eta autosufizientzia aurrera eramateko balio dute. Putzuak eraikitzea, formakuntza... Oso garrantzitsuak dira. Horrela laguntzeak printzipioz ez du kalterik ekartzen. Eta bai, hobeto sentiarazten gaitu aktiboki, zuzenean laguntzen degulako. Txarra da hau? Egoista? Itxurakeriaren aldetik egiten ez den bitartean, egunerokotasunean ere ardurarekin ekiten bada, nere ustez ez.

    Ekintza bakar bezela egiten bada, egunerokotasunean kritikoki bizi gabe, orduan bai izan daiteke kontzientzia garbiketa bat. Seguraski, izango da. Baina osotasun baten barruan egiten bada, ahal den neurrian jasangarritasun batean bizita (jasangarritasuna ikuspen ekologikotik, noski, bestela ez dago jasangarritasunik. Ekologiak azkenean erlazioak aztertzen ditu eta), orduan ekintza beharrezkoak iruditzen zaizkit. Eta oso garrantzitsua da jendeak proiektu hauek ezagutzea kontzientzia hartzeko. Azkenean, "maitatzen deguna babesten degu eta ezagutzen deguna maitatzen degu" (J. cousteau).
    Denak dauka lotura, modu batean edo bestean.

    Anónimo (3).

    Halakoak egiten ditugunean, gure intentzioak onenak direla eta lagundu nahiean gabiltzala ez dut zalantzan jartzen. Dena den, nire iritziz, zurea bezalako esperientzietan (eta jarraian ez zaitut epaitzen zuri, orokorrean hitz egiten dut eta betiere nere ikuspuntutik) parte hartzera animatzen den jende askok beste helburu batzuk ditu laguntzearen gainetik: Leku exotikoak ezagutu, Kurrikulum-a apaindu (zenbat ogibideren kasuan),... Asko inertziaz joaten dira, GKE-k saldutako boluntariotza produktuaren marketing-ak erakarrita, eta esan beharra dago, ez direla produktu merkeak izaten. Munduko edozein txokotara joaten dira, laguntzera, itxu itxuan, laguntzera doazen populazioaren miseria zerk eragin duen askotan jakin gabe. Eta are gehiago, bidaiatzen duten GKE-aren ibilbidea eta baloreak ere ezagutu gabe. Behin GKE-ren helburua, misioa, ikuspuntua edo delakoaren auzia mahai gainera ekarrita ondokoa adieraztea gustatuko litzaidake. Halako boluntariotza "misioak" dituzten GKE asko, iraganeko misio ebangelizatzaileen ondorengo dira. Eta beraz, laguntzeaz haratago, nolabaiteko inposaketa bat ezartzen dutela iruditzen zait halako proiektuek. Izan bedi jainko ez lurtiar bat, edota artisautza produkten ekoizpen prozesuaren antolaketa, gure mundu ikuskeraren arabera beren egoera hobetzeko bide egokia zehazten saiatzen gara. Hau da, garapen eredu zehatz bat jarraitzera gonbidatzen diegu, gure ongizatea ekarri duenez, beraiei ere hala egingo dien esperantza onenekin.

    Anónimo (4).

    Check other posts:

    2020-05-11T18:43:03+02:00
    Go to Top