ETIOPIA II
MHM-Higiene Menstrualaren promozioa
Artikulu hau 3 hizkuntzatan dago irakurgai:
Euskara | English | Castellano
MHM sigla Menstrual Hygiene Management-etik dator, hygiene menstrualaren promozio bezala itzuli litekeena. Hau zen nere ustez Etiopiara iritsi nintzenean fundazioak martxan zuen proiekturik anbiziosoena. Landu beharreko gaia, egoera soziala eta aktuazioaren helburuak iniziatiba hau erronka konplexua bihurtzen zuten.
Hau guztiaz gain eta beste edonola izan ezin zuen bezela, fundazioaren partetik proiektuaren arduraduna emakume bat izateak puzzleari oraindik ere zailtasun puntu bat gehitzen zion. Nahiz eta Etiopiako gizartea eredugarri izan elkarbizitzako hainbat arloetan – adibidez, erlijiosoan – oraindik ere pausu bat atzetik dago gizon eta emakumeen arteko berdinasunari dagokionean, eta hau nabaria zen proiektuko aktibitateen antolakuntza eta erabakitze prozesuetan lehen aipatutakoagatik.
Proiektuaren helburua Etiopia iparraldean dagoen Tigrai eskualdeko neska gazteen higiene kondizioak hobetzea zen. Aurreko hilabeteetan burutako ekintza nagusiak higiene eta hilekoarekin zerikusia zuten formakuntzak izan ziren, eskoletako ikasle nahiz irakasleei (gehienak emakumezkoak) zuzenduak.
Landu beharreko alderdirik garrantzitsuenetarikoa gai hauen inguruko sentsibilizazioa zen; Tigray-eko eskualdea landa-eremua izanik mito, sinesmen eta beldurrak nabarmendu egiten dira gizartean, emakumeak askotan lotsatu, errudun sentitu edo hainbat aktibitate egiteko gaitasungabeturik utziz. Horrela, egindako lana tailer praktikoekin batera burutu zen, non neskek beraien material higieniko propioa sortzen ikasten zuten eta baita ere infekzio eta gaixotasunak gutxitzeko jarraibideak lantzen ziren, azken finean, menstruazioa normalizatu eta naturalizatzeko.
Etiopian emakumeek debekatuta dute elizara joatea hilekoa dutenean.
Ana Etiopiara iritsi eta berehala ezagutu nuen. Lur hartu, Davidekin elkartu eta Tigray zonaldeko janaririk ospetsuena jatera joan ginen, Injera. Ana MHM proiektuko arduraduna zen Etiopia Utopia fundazioaren aldetik. Dagoeneko ia 5 hilabete zeramazkin herrialdean eta bere egonaldiaren amaieran zegoen, proiektuaren itxierako azken prestaketak egiten hilabeteko epean etxera itzultzeko.
Nere iritsiera proiektu honen azken fasearekin bat egiteko pentsatua zegoen, horrela Ana-rekin eskoletan antolatuta zeuden festetara joateko aukera izan nezan. Ekitaldi hauek maiatzaren 28an izateko zeuden antolatuta, higiene menstrualaren egun internazionalarekin batera.
– Ana –
“Ekitaldia eskoletako neska-mutilekin higiene menstrualari buruz hitz egiteko aprobetxatu zen. Adibidez, Damaino eskolan ikasleek antzerki bate gin zuten non neska bati hilekoa etortzen zitzaion lehenengo aldiz ikasgelan zegoela. Grahutsan ere antzerkia egin zuten eta ondoren, nesken klub-eko gazteetako batek guztien aurrean (ikasle nahiz irakasle) erakutsi zuen nola jarri eta erabili behar den beraiek berak sortutako konpresa bat.”
Bertako REST izeneko gobernuz kanpoko erakunde-ko kideekin batera eta 4×4 batean igota, Damaino eta Grahutsako eskolak bisitatu genituen Wukro kanpoaldean, azken hilabeteetan egindako lana ikusi eta ospatzear zeuden festetan parte hartzeko. Eskolak, bide nagusietatik nahiko urrun eta sarbide ez oso erosoekin, erreka baten inguruko bailaran zeuden, kultibatutako eta begetazio berdezko hainbat landa zelaiez inguratuta. Esan beharra daukat, Etiopian inoiz imaginatuko ez nukeen paisaia zela han aurkitutakoa. Instalazioek ere harritu egin ninduten, zeren nahiz eta nahiko oinarrizkoak izan oso garbiak, koloredun paretez apainduak zeuden eta ur-putzu bat zuten. Azken hau funtsezko baliabidea da gutxieneko higiene eta kalitate maila bat mantentzeko eta nahitaezko baldintza bezela ezarri zen MHM proiektua egin nahi zuten eskolentzat.
Bi eskoletan gure bisita oso modu ezberdinetan bideratu zuen. Lehenengoan, Damainon, ikasleak modu ia militarrean jokatu zuten, kurtxoka ilaratan antolatu eta guregana hurbildu edo jokatzeko keinurik egin Gabe. Grahutsan berriz esperientzia guztiz ezberdina izan zen. Iritsi eta gutxira ikasleak jolas garaira irten ziren eta beraiekin tarte on bat pasa genuen barrez, galdera eta erantzunetan edo lasterketak egiten.
Ekitaldia amaituta “MHM gelak” ikusi ahal izan genituen zeintzuk hainbat garbitasuneko material eta kartel informatiboekin prestatu zituzten nesken erabilera esklusiborako. Gela hauen helburua emakumeek beraien segurtasun espazio bat izatea zen non higienerako materiala, garbitzeko baliabideak edo atseden hartzeko lekua izango zuten. Iniziatiba hau Etiopiako osasun ministeriotik dator eta MHM proiektuan sartzea erabaki zen.
Ekintzek bi atal nagusi izan zituzten. Lehenengoa, zuzendari eta irakasleek ikasleei hitzaldi moduko bat ematen zietena eta bigarrena, non ikasleek antzezlan bat egiten zuten, egunerokotasunean gertatzen diren eta hilekoarekin zerikusia duten hainbat gai tratatuz. Baita ere ikusi ahal izan genuen, ikasleen bar urdurien artean, nola irakasleetako batek konpresa bat nola jarri behar den azaltzen zien guztiei. Ekintza hau iraganean ezinezkotzat joko genuke eta landutako gaia normalizatzen ari denaren adierazgarri dela esan dezakegu.
Hau guztiaz gain, fundazioa higiene menstrualerako materiala eta MHM gelak egokitzeko beharrezko tresnak hornitzeaz arduratu zen, horrela, eskoletako neskek material hauek eskura eta modu seguruan izan ditzaten. Fundazioak proiektu hau oinarrizko abiapuntu bezala hartzen du emakumeen hilekoarekin zerikusia duten gaiak gazte, guraso eta komunitateko lider-ekin landu eta garatzen joateko, azken helburua nesken segurtasuna bermatu eta gai hauen normalizaziorantz bidea errazteko.
Zalantzarik gabe proiektu honen inguruan asko ikasi ahal izan nuen, hurrunak direla uste dugun hainbat errealitate ezagutzen baina uste baina hurbilago izan ditzakegunak. Disfrutatu nuen esperientzia baina hausnartu eta kontzienteago izateko balio izan zidana.
Ana-ri ere esker beroenak eman nahi nizkion partekatutako esperientzia eta jakituriagatik eta nola ez, artikulu hau idazten emandako laguntzagatik. Eskerrik asko Ana!
Otros artículos sobre Etiopía:
Check other posts:
Ethiopia VI – Ibili Kaleak street photography (eng)
Street photography project in Ethiopia; livings, thoughts and curiosities.
Ethiopia V – Wukro Atletismo (eng)
A journey through Wukro and its athletes team in order to understand what is passion.
Ethiopia IV – Kainaberak II project (eng)
Another project related to the water and community actions.
Ethiopia III – Mini Dam (eng)
My experience and learnings from a dam we visited in Ethiopia.
Shooting modes for street photography
In this post I explain alternative shooting modes from automatic in order to get the maximum of our camera in street photography.