ETIOPIA III

Mini Dam

Artikulu hau 3 hizkuntzatan dago irakurgai:

Euskara | English | Castellano

Gogoan daukat unibertsitateko irakasle bat kontsultoriako lanetan bukatzen zuten ingenieroei buruz hitz egiten, zeintzuk “ingeniero frustratu” deitzen zituetn. Klub honen kide bezala eta eraikuntzan inoiz lana egin gabe, proiektu hau bixitatzeko gogo haundiak nituen. Ikasketetako azken urteetan hidraulika eta presei buruzko irakasgaiak izan ziren eta gehien interesatu zitzaizkidanak.

Lagun hoberena nuen gainera abentura honetarako, David, zeinekin ikasketen arloa partekatzeaz gain oso harreman ona egin nuen batera generaman egun gutxietan. Mekeletik Wukrora garraio publikoan joanda, bertako REST izeneko gobernuz kanpoko erakundeko kideekin batu eta presaruntz habiatu ginen.

Etiopiako iparraldeko eskualdea itxas mailatik 2200 metrotik gora dago eta klima idorreko zonaldea da, zeinen urteko prezipitazioak irudikoaren antzekoak dira. Zenbakietan sartu gabe grafikoa ulertzea ez da zaila; urte osoan ia ez du euririk egiten uztaila eta abuztuan ematen den eurite garaian izan ezik, non prezipitazioak nahiko indartsuak izatera iritsi daitezke. Hau dela eta, presa bat bezelako azpiegitura batek inguruko aktibitate ekonomiko eta sozialean eragin haundia izan dezake jarraian ikusiko dugun bezala.

Fuente: climate-data.org

Presa batek ura biltzeaz gain, eta gehiengoak uste duenaren aurka, ibaian beherako emari maximoan eragina du. Honek esan nahi du, eurite indartsu baten ostean, uretan behera emango den emari haundiena presa egongo ez balitz baina txikiagoa izango dela. Hau da, presak uholdeen aurkako eragina izango du.

Tigrayeko eskualdea erosio errazeko lurrez osatuta dago, beraz, azpiegitura honek eragin garrantzitsua izan dezake urak gainezka egitean urperatzen dituen eta landa eremu bezela erabiltzen diren lurretan. Gai honi buruz Kainaberak II proiektuan ere hitz egingo dugu.

Eraikitzen ari ziren presa material soltez egina zen eta ez hormigoizkoa hemen ikusi ohi ditugunak bezala. Eraikuntzako azken fasean zeuden non uretan gorako azken harriak jartzen ari ziren. Askok pentsatu genezakeenaren aurka, lanean ari ziren pertsonen gehiengoa emakumeak eta gazteak ziren, horrelako azpiegituren eraikuntzak Etiopia bezalako herrialdeetan ezinezkoak dira eta komunitatearen laguntzarik gabe. Inguruetako bizilagunek eraikuntzan laguntzen dute eskulana bermatuz, lan zaila eta gogorra izanik, baina esfortzu hau gabe proiektua ezinezkoa izango litzatekelarik.

Zorionez eraikuntza amaituta egongo zen hurrengo eurite garairako udara hartan bertan eta inguruko bizilagun eta nekazariek funtsezkoa den baliabide hau, ura, eskuragarriago izango dute modu seguru eta iraunkorragoan.

Esperientzia honek, Kainaberak II proiektuarekin batera, komunitateko kolaborazioak duen garrantzia gogorarazten digu, bakarka lortu ezingo ziren proiektu eta hobekuntzak auzolanaren bitartez posible direla frogatuz; agian, gure “sozietate aurreratutik” ausnartu eta mahaigaineratzeko ikaspena.

Azkenik, artikulu hau Davidi eskerrak emateko erabili nahi nuen; Etiopian emandako babesagatik, bertan nire gida izateagatik eta partekatutako jakituria eta esperientziengatik, zeintzuk kooperazio internazionalari buruzko ikasketa ezinhobeak izan dira niretzat.

Check other posts:

2020-05-11T18:33:40+02:00
Go to Top