ETIOPIA IV

Kainaberak II

Artikulu hau 3 hizkuntzatan dago irakurgai:

Euskara | English | Castellano

Oraindik ez baduzu ikusi, lehenengo Mini Dam-ari buruzko artikulua irakurtzea gomendatzen dizut, bertan bait dago eta proiektu honen testuinguru guztia:

Etipia – Mini Dam

Kasu honetan, fundazioak presa txiki baten konponketa eta erreka hartako inguruen berregokipenean lagundu zuen dirulaguntza baten bidez. Lanen helburua presa konpondu eta erreka bazterretan kanaberak landatzea zen, inguruko lurrak uraren higaduratik babesteko.

Dagoeneko nire egonaldiaren amaieran nengoen baina beste behin, bertako REST izeneko GKE-ko kideekin batera obraz arduratu zen injineru Etiopiarra ezagutzeko aukera izan nuen. 4×4-an zulo eta harriz betetako bide batetik gidatu ostean errekara iritsi ginen, zein bailara txiki batean zegoen, landaretza eskaseko mendi-hegal baina berde biziko zelaiez osaturikoa.

Naiz eta garai hartan errekak ia ez zeraman urik, dagoeneko bere bidea nabarmenki marraztuta zeukan landalurren artetik bere bidea irekiz. Presa txikiak bazuen bere zeregina: alde batetik, uretan gorako ur-maila mantentzea eta bestetik, eurite garaiko uholdeetan balazta moduan jokatzea. Alabaina, paretetako batek bere oinarriaren zati bat galdua zuen eta hainbat pitzadura agertzen hasiak ziren, egituraren eta uretan beherako zelai nahiz biztanleen segurtasuna arriskuan jarriz.

Priektuaren helburua oinarri hau indartu eta pareta sendoago bat eraikitzea zen uholdeak jasan ahal izateko. Honekin batera, uretan gorako ertzean kainaberak landatu ziren, uholdeen aurkako balazta natural moduan eta komunitateak ere bere partehartzea eduki zuen jarraian ikusiko dugun moduan.

Proiektu honen atzean dagoen balorerik haundiena ez da konponketa bera, baizik eta komunitateak horrelako ekimenei ematen dion erantzuna. Urak eta erreka inguruetako lurrak duten balioa eta hauek babesteak duen garrantzia ezagututa, inguruko biztanleak proiektuari bultzada bat emateko antolatu ziren; horrela, lan taldeak sortu ziren, presa konpondu eta kainaberak landatzeaz gain ubidea oraindik ere gehiago sendotzeko. Horretarako, burdin hari eta arrokaz osatutako harresiak eraiki zituzten zonalde higatuenetan, ura frenatu eta errekak bere bidea mantendu ahal izateko.

Zelaietan piperrak eta beste hainbat barazki ereiten ari ziren nekazariez gain, ubide barruan emakumeak, gizonak eta gazteak zeuden lanean, danon artean harriak hautsi, garraiatu eta blokeak eraikiz, ondoren burdinariz josteko.

Urak bizitza esan nahi du, eta gutxi baloratzen dugun ondasuna da egunero iturria pentsatu gabe irekitzen dugunentzat. Bertan lanean zeuden pertsonen esfortzuak eta bertako haurrei murgialdi bat egiteko aukerak ematen zien zoriontasunak beste behin ere daukagun guztiari buruz pentsatu, hausnartu eta ikasteko balio izan dit.

Check other posts:

2020-05-11T18:35:31+02:00
Go to Top