ETIOPIA V

Wukro Atletismo

Artikulu hau 3 hizkuntzatan dago irakurgai:

Euskara | English | Castellano

Atletismo-ra zuzenean

*Testuingurua galduko duzu

Zazpigarren eguna zen Mekelera iritsi nintzenetik eta goizeko 7etan nengoen geratuta Davidekin Wukrora “igotzeko”. Bidaiak bi ordu inguru iraungo zituen garraio publikoan. Hurrengo egunetarako plana lehenengo presa bixitatzea zen [artikulua: Mini Dam] eta jarraian Wukroko atletismo taldeko arduradunekin biltzea, lantzen ari ziren proiektuaz hitz egiteko: Wukroko hainbat korrikalari azaroko Behobia-SanSebastian lasterketara ekartzea. Arratsaldean ni misioan geratuko nintzen, Angel ezagutu, bertan lo egin eta hurrengo egunean goizeko 6etan entrenamendua ikustera joateko.

Txikitatik Wukrori buruzko gauza asko entzun izan ditut; alde batetik, hernaniko atletismo taldeak urtero San Silvestre lasterketa beraien alde antolatzen duelako, eta bestetik, ba omen zegoelako apaiz bat zein duela 30 urte bertara iritsi eta misio bat sortu zuena.

Bertan pasatako bi egunetan Angel (Olaran)-ekin hainbat momentu partekatzeko aukera izan nuen. Aba Malaku ezizenez, 50 urte daramatza misiolari moduan Afrikan: 20 Tantzanian Wanyamwezi (ilargiaren semeak) tribukideekin eta azken 31k Wukron, Etiopian, umezurtz eta behardunei lagunduz bere Saint Mary misioaren bidez.

Angelek, dagoeneko adin batera iritsita, asko bizi izan duen pertsona baten lasaitasun eta adorea transmititzen ditu. Dena den, urte guzti hauetan egin duena egitera ahalbideratu duen energiak beregan jarraitzen du; horren froga argia dira misio jantoki aurreko zuhaitzean egin zituen 3 flexioak, bere adiskideekin brometan ari zen bitartean.

Ilusio izpiren batek ere alde egiten zion bere herriko “gazte” bat han ikustean eta bere humoreak ere harritu nindun, afalostean eta lagunartean txantxetan ari zenean.

Foto: https://isolidaries.org

Presa bixitatu eta Wukrora iritsita estadiora hurbildu ginen lehenengo geldialdia atean bertan zegoen dendatxo batean egiteko. Korrikalariak goizeko 6etan entrenatu ohi dute oraindik tenperatura frexkoa dagoenean, eguzkiaren lehenengo izpiekin batera. Gauza da, entrenamentu ostean atletak gosaldu gabe joaten zirela eskolara, zein ez da oso praktika osasuntsua.

David arduratzen zen bi astetik behin hona etorri eta jabeari entrenamendu saioaren amaieran gazteei banatzen zaizkien platanoak ordaintzeaz. Ekimen hau fundazioak diruztatzen du eta kirolarien elikadura aproposa eta eskolako errendimendua babestea du helburu.

Arratsaldean Wukro ikusi ahal izan nuen, misioan zeuden gainontzeko boluntarioak ezagutu eta gauean dena prest utzi, hurrengo goizean 6etan entrenamenduan egon ahal izateko.

5:45am – Atletismo pista lur, hauts eta harriz beteriko azalera zen, non kirolari gehienek txankletetan egiten zuten korri. Lehenengo eguzki izpiekin batera iritsi ziren gazteak: 70 bat guztira, neska nahiz mutilak, taldeetan antolatuta entrenatzaileek agindutako ariketak egiten zituzten.

Luzaketak, beroketa ariketak eta serieak pista inguruan ziren jarduera nagusiak non parte hartzaileen konpromezu eta seriotasuna nabaria zen. Ez bait da atletismoa kirol nazionala Etiopian ezergatik; orduak ordu, kirolarien lagun eta ikaskideak estadiora hurbildu ziren entrenamendua ikustera.

Lasterketak amaituta platano bana eman zitzaien korrikalariei luzaketak egin eta hizketan ziharduten bitartean. Pixkanaka estadioa hustutzen joan zen eguzkia berotzen hasi zein einean. Ni, gosetuta ere, misiora itzuli nintzen, non zortez, platano bat baino zerbait gehiago gosaltzeko aukera izan nuen.

Wukron bizitako esperientziatik, bai korrikalari nahiz Angel-en eredutik, zera ikasi ahal izan nuen: norbaitek zerbaitetan sinestu eta pasioa jartzen badio, nahiz eta bidean zailtasunak aurkitu, badela beti aurrera jarraitzeko moduren bat.

Espero dut gustatu izana!

Gogoratu artikuluetan dauden argazki guztiak salgai daudela eta irabaziak Etiopia Utopia  (www.etiopiautopia.org) fundazioarentzat izango direla guztiz.

Batenbat gustoko izanez gero idatzi hello@attitude4.com helbidera

Check other posts:

2020-05-11T18:38:57+02:00

Leave A Comment

Go to Top