ETIOPIA I

AURKEZPENA

Artikulu hau 3 hizkuntzatan dago irakurgai:

Euskara | English | Castellano

Pasa den urtean Etiopia bisitatzeko aukera izan nuen Etiopia Utopia izena duen donostiako fundazio txiki baten eskutik. Inoiz egon ez nintzen herrialde batera nijoan, bolondres moduan eta gainera betebeharrak nire zaletasun batekin zerikusia zuen, argazkilaritza.

“Hau da nire orainarteko argazkilaritza proiekturik haundiena eta oso pozik nago guztiokin partekatzeaz”

Datozen argitalpenetan, atera nituen hainbat argazkirekin batera, nire esperientziaren berri emango dut, ikasi nuenari buruz hitzegiten eta bizitako abenturak kontatuz. Informazio hau guztia hurrengo artikuluetan eongo da ikusgai:

Wukroko merkatua

Nire egonaldianren helburua David eta Ana-rekin bat egin eta lantzen ari ziren ekintzak fotografiatzea zen, batez ere momentuan garatzen ari ziren proiektuetan arreta jarriz. Etiopia Utopiak beti bertako GKE-ekin egiten du lan, bai diru laguntzak emanez edo proiektuen garapen aproposa bermatuz.

Denbora honetan bi argazkilaritza mota praktikatu ahal izan nituen: Lehenengoa, fundazioak martxan zituen lau proiektuen inguruan, argazkilaritza dokumentalagoa izango zena. Proiektuak hain zuzen Wukro-ko atletismo taldea, mini-presa baten eraikuntza, ibaiertz baten kontserbazioa eta emakumeen hilekoa eta higienearekin zerikusia zuen hainbat eskoletan.

MHM

Mini Dam

Kainaberak II

Wukro Atletismo

Ibili Kaleak Street Photography

Denbora librean, berriz, kaleko argazkilaritza egin ahal izan nuen Mekele eta Wukro-ko kaleetatik, herrialde iparraldean dauden harrokan haztakatutako hainbat eliza bisitatu nituen edo munduko toki bajuenetako batean egoteko aukera izan nuen Danakil-eko basamortuan. Abentura hauetan ateratako argazkietan nire estiloa lantzeko aukera gehiago eduki nuen eta hauek guztiak Ibili Kaleak izeneko atalean aurkitu ahal izango dituzue, azken artíkuluarekin batera.

Etiopiatik ekarritako argazkiekin erakusketa bat prestatu dugu eta ikusgai jartzeko espazio bila gabiltza. Tokirenbat ezagutu edo interesatua egon daitekeen erakunderenbat ezagutuko bazenu, jarri mesedez gurekin kontaktuan bukaeran aurkitu duzun formularioaren bitartez.

Noski Etiopia herrialde berezia dela bere kultura, historia eta ohiturengatik. Esperientzia hau bertako gendearengandik hain gertu bizi izanak hango errealitatea oso ikuspuntu hurbiletik sentitu eta gozatzeko aukera eman dit, guzti hau turista bezala joan izan banintz ezinezkoa izango zelarik. Ikusi eta ikasi dudanetik esperientzia hau izan da jaso dudan baliogarriena.

Ikasitako beste puntu garrantzitsu bat, orain kooperazio mundua pixka bat ezagutu dudala, askotan GKEek egiten dituzten ekintza eta portaeren ingurukoa izan da. Banekien askotan horrelako erakundeek beraien interes edo diru-laguntzen baitan hartzen dituztela erabakiak eta gai honek kolaboratzaile gisa kezkatu egiten ninduen. Hala ere, lehenengo eskutik ikusi ahal izan dudan moduan hau ez da beti horrela.

Etiopia Utopiak autokritika maila oso altuak ezartzen ditu aurrera eramaten dituen proiektu eta erabaki guztietan. Nahiz eta jakina den bezela beraien diru sarreren zati haundi bat diru laguntzen menpe egon, beti ere egiten duten lanaren azken helburua garbi mantentzen saiatzen dira, kasu honetan, Etiopiako komunitate eta organismo lokalen garapena, besterik ez.

Inoiz ez zait ahaztuko nire lehenengo egunetan Mekeletik Ana eta Davidekin paseatzen zera galdetzen zidatenean: ea Etiopiako ikasleentzat motxilaz beteriko edukiontzi bat dohaintzan ematea bertako komunitatearentzat ona edo txarra zen. Ez nintzen galdera erantzuteko gai izan, eta ez det uste oraindik erantzuna aurkitu dudanik. Argi zuten beraiek, alabaina, zein den kolaborazio eta karitatearen arteko ezberdintasuna, zeintzuk zoritxarrez askotan nahastu egiten dira.

Datozen artikuluetan Etiopian bizitako hainbat esperientzia partekatuko ditut, aipatutako proiektuei hitzeginez eta nola ez, han ateratako argazkiekin batera; espero gustokoak izatea!

Gogoratu erakusketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero hementxe bertatik idatzi ahal gaituzula. Eskerrik asko!

    Check other posts:

    Always welcome to check my work:

    2020-05-11T18:29:18+02:00
    Go to Top